Saltar Menú de navegación
Hemeroteca |

null

Estás en: El Correo Digital > Local
JOSE RAMON SOROIZ, AKTOREA
«Gaztetako beldurrak helduaroan hor daudela kontatzen du»
Jose Ramon Soroiz aktoreak 'Sommer jaunaren istorioa' bakarrizketa eskainiko du gaur Coliseo antzokian
12.03.08 -

Cerrar Envía la noticia

Rellena los siguientes campos para enviar esta información a otras personas.

Nombre Email remitente
Para Email destinatario
Borrar    Enviar

Cerrar Rectificar la noticia

Rellene todos los campos con sus datos.

Nombre* Email*
* campo obligatorioBorrar    Enviar
«Gaztetako beldurrak helduaroan hor daudela kontatzen du»
Jose Ramon Soroiz aktorea (ezkerretik lehenengoa), obraren gainontzeko kideekin. / E. C.
Jose Ramon Soroizek Patrick Süskinden liburuan oinarritutako 'Sommer jaunaren istorioa' antzezlana eskainiko du gaur arratsaldean Eibarko Coliseo antzokian. Antzezlana bakarrizketa bat da eta bera aurrez halako saio pare bat antzeztutakoa bada ere ('Umekeriak' eta 'Ozeanoko pianista'), erronka handia dela aitortu digu: «Lan gogorra da, Ordubete eta hogei minutuan zaude taula gainean gelditu gabe eta indarrak neurtu behar dira». Aktorearentzat «beste pauso bat da» bere ibilbidean. Soroizek 25 urtetik gora daramatza aktore profesional bezala eta hala ere, sabelean tximeletak nabaritzen ditu taulara igo aurretik. Gaur ere urduri baina gogotsu ekingo dio Sommer jaunaren bizitzari errepasoa egiteko.

-Nola bururatu zitzaizun 'Sommer jaunaren istorioa' taularatzea?

-Bartzelonako lagun batek Patrick Süskinden liburua bidali zidan eta irakurri nuenean nik antzerako obra egina neukala konturatu nintzen. Xicu Masok egindako taularatzea ikusi nuen Bartzelonan eta ea berak zuzendu bezala egiteko gauza izango ote nintzen pentsatu nuen. Ni obrarekin hain liluratuta nengoenez, Lourdes Oñederrak liburuaren itzulpena egin zuen eta hura izan genuen oinarria, antzezlanak ez duelako liburu osoa jasotzen, laburragoa da. Gero, musika Jabier Muguruzak egin zuen eta horrela egin zuen aurrera proiektuak.

-Zer kontatzen du antzezlanak?

-Liburuan haurtzaroko bizipenak kontatzen dira ume baten ikuspegitik. Masoren moldaketak, aldiz, heldu baten ikuspegitik kontatzen ditu. Pertsona heldu horrek Sommer jaunarekin egiten du topo. Sommer jauna beti ibilian dabil. Zer izango ote duen beti hala ibiltzeko galdetzen du. Orduan, haurtzaroak markatu egin zuela jakingo dugu eta obrak zergati horiek aztertzen ditu. Gaztetako beldurrak helduaroan hor daudela kontatzen du. Denok izan gara gazteak eta antzezlanak gure gaztaroa oroiterazten digu.

-Zuretzat nolako erronka da antzezlan hau?

-Aktore bezala erronka handia da. Testuak barrenak mugiarazten dizkizu, barrea, beldurra... sentiarazten dizkizu eta emozio horiek transmititu nahi nituen. Horregatik heldu nion, jendeari emozio horiek sentiarazteko.

-Nolako harrera izan du?

-Estreinaldi ofiziala Donostian egin genuen eta ordutik 12 bat emanaldi egin ditut. Bakarrizketa denez zailagoa da baina ari dira data gehiago ateratzen eta gustura nago.

-Zenbat urte daramatzazu antzerkian?

-57 urte ditut eta aktore profesional bezala 27 bat egingo nituen.

-Hainbeste urte eta gero, sentitzen al duzu urduritasunik emanaldiaren aurretik?

-Nire kasuan bai eta normalean aktore denek sentitzen dute halako zerbait. Emanaldiaren egunean goizetik nabaritzen da urduritasuna. Urteek esperientzia ematen dute apurotik irtetzeko baina hala ere nerbio puntu hori ez da joaten. Eta hobe da horrela, bestela seinale txarra izan daitekeelako. Hori bai, taula gainean kontzentratuta egon behar da.

-Aurrez izan al zara Eibarko antzerki jardunaldietan?

-Ni askotan izan naiz Eibarren, gure obra gehienekin hortik pasatu gara. Eibarkoa plaza ona da. Jende asko joaten da, gogo handiarekin gainera eta eskertzekoa da hori. Coliseo antzokian ez naiz aritu eta badaukat gogoa. Antzoki handia dela esan didate eta ikusiko dugu nola geratzen den, obra hau formatu txikikoa delako, ni eszenografia xume batekin bakarrik azaltzen naiz. Baina ea jendeari gustatzen zaion.
Opina

* campos obligatorios
Listado de comentarios
Vocento
SarenetRSS