Saltar Menú de navegación
Hemeroteca |

Guipúzcoa

GUIPÚZCOA
Gizon polifazetikoa
27.04.08 -

Cerrar Envía la noticia

Rellena los siguientes campos para enviar esta información a otras personas.

Nombre Email remitente
Para Email destinatario
Borrar    Enviar

Cerrar Rectificar la noticia

Rellene todos los campos con sus datos.

Nombre* Email*
* campo obligatorioBorrar    Enviar
Juan San Martin zenak alor asko landu zituen bizitzan, gizon oso polifazetikoa izan zelako. Idazle izateaz gain, kazetaria izan zen, 'Hoja del lunes-en' idatzi baitzuen. Etnografia eta antropologia gustatzen zitzaion eta gai horietaz ere argitaratu zuen. Autodidakta izan zen, bere burua formatu zuen esparru askotan: musikan, artean... Hori guztia, 13 urterekin Eibarren tailarrean lanean hasi eta gero.

Mendizalea izan zen, baita oso euskaltzalea ere eta lan asko egin zuen hizkuntzaren alde, bertsolaritza bultzatuz, Mogelen omenaldia antolatuz... «Testu asko ditu hizkuntza eta politika gaia jorratzen dutenak. 'Nire aberria hizkuntza da' bezalako esaldiak, gaur egun famatuak direnak, San Martinen oihartzuna ekartzen digute» adierazi du Iñaki Aldekoak.

Euskaltzaindiako kide egin zuten 1964ean eta Koldo Mitxelenaren idazkaria izan zen. 1968an euskara batuari buruzko Arantzazuko biltzarra antolatu zuten. Eztabaida latzak izan ziren euskara batua onartu ala ez. Bera hizkuntza batuaren aldekoa agertu zen. Modernotasunaren alde egin zuen hor ere.

Azkenik, Euskadiko arartekoa izendatu zuten. «Bere ontasuna onartu zitzaion, arartekoa gizon ona baita beti» arrazoitu du Felipe Juaristik.
Opina

* campos obligatorios
Listado de comentarios

Comparte esta noticia

¿Qué es esto?

Vocento
SarenetRSS