El Correo Digital
Jueves, 7 de septiembre de 2006
 Webmail    Alertas   Envío de titulares    Página de inicio
PORTADA ÚLTIMA HORA ECONOMÍA DEPORTES OCIO CLASIFICADOS SERVICIOS CENTRO COMERCIAL PORTALES
VIZCAYA
VIZCAYA
Itxaso bete istorio
Museo legez gauzatuko dan 'Aita Guria' baleontziaren erreplika inauguratuko dabe gaur Bermeon
Itxaso  bete istorio
ITZELA. Baleontzia Bermeoko portuko pasaian nabarmentzen da. / ARGAZKIAK: JORDI ALEMANY
Imprimir noticiaImprimirEnviar noticiaEnviar

Publicidad

Bermeotarren koroaren benetako altxorra dan 'Aita Guria' XVII. mendeko baleontziaren erreplika barrutik bisitatu ahal izango da, gaurtik aurrera. Sasoi haretako marinelen bizimodua eta zeroien arrantzaren gaineko guztia ezagutu gura dabenek, beraz, bertaratzea baino ez dauke. Amets bat legez jaio zan proiektua hezur-mamitu egin da, azkenez. Herriko ontzioletako eskola-tailerran gauzatu izan dan egitasmoak, gainera, erriberako aroztegiaren alorrean hezitzeko aukera eskeini deutse hainbeste gazteei. Danera, hogeita hamar bat gaztek parte hartu dabe zeroizalearen eraikuntzan. Lana sortzeaz gain, beste helburu bat be izan dau ekimenak; hau da, herriaren eskaintza turistikoa handitzea. Aurreikusi dabezan datuen arabera, urtero, 50.000 lagunek bisitatuko dabe ontzia.

Baleontzia, Arrantzale Museoari eta, epe ertainera, Udalak martxan ipintzea aurreikusita daukan kontserbaren munduko beste museoari lotuta egongo da, ibilbide turistiko interesgarria eratuz. 'Aita Guria'k animaziozko sistema interaktiboaz hornituta dago. 1625. urteko arrantzale baten itxura daukan mamuak baleontziaren sekretuak kontatuko deutsez bisitariei.

Lau hizkuntzak

Arrantzale zaharra bi pantalla handitan ikusi ahal izango da; bata, goiko aldeko kubiertan egokituko da, eta bestea, behekoan. «Erabili eta gero, batu egingo doguz, ontziaren dekorazioa den moduan jaboteko», esan dabe proiektuaren arduradunek.

Beste alde batetik, publikoak beste monitore interaktiboak aurkitu ahal izango dauz ontzian. Horreen bitartez, baleontziek egiten ebezan itsas-bidaien gaineko informazio zabala eta tripulazioaren elikadura, marinelen gaixotasun arruntenak, hareen bizimodua, ohiturak eta beste kontu interesgarri gehiago jakitera emongo dabez.

Informazio guzti hori euskaraz, gaztelaniaz, ingelesez eta frantsez emongo dabe. Baleontziaren osagaiei dagokionez, detaile txikienak be zaindu egin dabez. Piraten erasoengandik babesteko, baleontziek eroezan kanoien instalazino lanak, barriz, itsasgaineko museo honen irekitzea korapilotu egin dau. Arazo nagusia, ipini gura izan den kanoi-bateriaren operatibidadea izan da.

Sarreraren prezioa

Izan be, Udalak lau kanoi agindu ebazan salbak jotzeko funtzioa bete ahal izateko. Pieza horreek, baina, armamentu militartzat hartzen dabez, eta, hori dela eta, aurreikusita izan ez diren hainbeste baldintza betetzera behartuta ikusi izan da Udala. Hain zuzen be, arrazoi horregaitik atzeratu egin behar izan dabe baleontziaren inaugurazioa.

Gobernu zentralaren eskakizun guztiak bete ezinean, azkenean, Udalak salbak botatzeko kanoien gaitasuna alboratzea erabaki dau, 'Aita Guria' zeroizalearen inaugurazioa denbora gehiagoan luzatu ez daiten. Hasieran, museoaren irekitzea joan dan martiaren azkenetarako aurreikusita egoan, baina kontu bategaitik edo besteagaitik, inaugurazino egunaren atzerapena emon da.

'Aita Guria' baleontziaren denda ofiziala, barriz, denboratxoa daroa zabalik eta bertan promoziozko produktu ezberdinak erosi daikez; kamisetak ez ezik, itsaso eta baleei lotuta dagozen oroigarriak, besteak beste.

Orain hilabete batzuetatik gaur arte, Artza moilean atrakalekua daukan ontzi bitxia bisitatzeko sarrera 5 euro izango da nagusientzako. Erretiratuek eta eskola umeen taldeek 4 euro ordaindu beharko dabez. Hiru eta hamalau urte bitarteko umeek, bestalde, hiru euro emon beharko dabez, eta familia ugarien kasuetan 2, 5 euro seme-alaba bakoitxeko.



Vocento